Borrar
Unai Sorrarain

Alkizako ondare historikoa ezagutzeko jardunaldiak

Eliza barrutik ikusteko bisita gidatuak eta herriko paisaia zergatik eta nola aldatu den ezagutzeko aukera izango da

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 23 de septiembre 2021, 17:49

'Guztion Ondarea, denok parte! Ondare irisgarria eta inklusiboa' lelopean ospatuko den Ondarearen Europako Jardunaldien VI. edizioaren baitan ehun bat jarduera eta ekitaldi izango dira Gipuzkoako 31 udalerritan 70 erakunde antolatzaileren eskutik: museoak, elkarteak, gizarte kolektiboak eta baita partikularrak ere.

Alkizaren kasuan, bi dira ekimen nagusiak eta bietan erreserba egiteko [email protected] helbide elektronikora edo 688 604 466 zenbakira WhatsAppa bidalita eman beharko da izena urriaren 12a aurretik. Bost euroko prezioa izango du eta zeinu-hizkuntzako interprete zerbitzua eskuratu nahi izanez gero, erreserba egiterakoan jakinarazi beharko zaio antolakuntzari.

Batetik, 'Erretaulak: gure historiaren lekukoak' bisita gidatua. Elizak izan dira herrietako eraikinik handi eta esanguratsuenak. Mendez mende, denboraren erasoei aurre eginez, gaurdaino zutik dirauten eraikinik horiek gure historiaren lekukoak izan dira. Erretaulako santuak herriko mugimendu sozial, kultural, politiko, ekonomiko eta abarren testigu izan dira.

  • Irisgarritasuna: Bisita entzumen arazoak dituzten pertsonentzat ere egokituta egongo da, horretarako zeinu-hizkuntzako interprete zerbitzua eskuragarri egongo da.

  • Hizkuntza: euskara.

  • Elkargunea: Alkizako Tourseko San Martin eliza.

  • Eguna(k) eta ordua(k): Urriak 2, larunbata. 11:00etan. Urriak 16, larunbata. 11:00etan. Urriak 30, larunbata.11:00etan.

  • Oharrak: Alkizako Eliza duela gutxira arte itxita egon da bisitarientzat. Aurten, baina, nahi duenak bertako erretaula ederra eta gainerako altxorrak ikusi ahal izango ditu. Datetan aldaketak egon daitezke.

Bestetik, 'Paisaia: guztion ondarea, guztion historia' bisita-gidatuaren bitartez baserri giroa ezagutzeko aukera eskainiko da. Fagus Alkiza interpretazio-zentroaren esanetan, «inguratzen gaituen paisaia gure arbasoek utzi diguten ondare natural, historiko zein antropologikoa da. Harrizko bideek, larre berdeek, zuhaitz lepatuek... denek hitz egiten digute gure arbasoen bizimoduaz, guztion iraganaz». Horregatik, Fagus Alkiza interpretazio-zentroak.

  • Irisgarritasuna: Bisita entzumen arazoak dituzten pertsonentzat ere egokituta egongo da, horretarako zeinu-hizkuntzako interprete zerbitzua eskuragarri egongo da.

  • Hizkuntza: euskara.

  • Elkargunea: Alkizako hilerri ondoko aparkalekuan dagoen informazio gunea.

  • Eguna(k) eta ordua(k): 2021-10-23. Goizeko 10:00etan abiatuta

Jarduerek ondarearen irisgarritasunean eta inklusioan jartzen dute arreta, kulturaren irisgarritasun unibertsalerantz aurrera egiteko helburuarekin. Horregatik, programan ondarea pertsona guztiei hurbiltzeko moduko kultura ekitaldiak sartzen dira: ikusmen desgaitasuna duten pertsonak, desgaitasun kognitiboa dutenak, desgaitasun fisikoa dutenak edo entzumen desgaitasuna dutenak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Alkizako ondare historikoa ezagutzeko jardunaldiak

Alkizako ondare historikoa ezagutzeko jardunaldiak