Borrar
Danok Danena Halterofiliako dominadunak. ARRATIBEL
Amasa-Villabona

Martxan da Santiotako programaren azala aukeratzeko lehiaketa

IMANOL ARRATIBEL

Domingo, 29 de mayo 2022, 00:12

Kultura sailak Santio jaien programako azala aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Proposamenak egin nahi dituzten herritarrek gaurtik ekainaren 8ra izango dute aukera. Lan irabazleak 400 euroko saria jasoko du. Lehiaketan parte hartu ahal izateko, ondorengo oinarriak bete behar dira: herrikoa izan behar da eta 16 urtetik gorakoa. Lanek erabat originalak izan beharko dute. Norbaitek originala ez den lan bat aurkeztuko balu, ezin izango da lehiaketaren hurrengo edizioetan aurkeztu. Azalaren formatua 21x21 cm-koa izango da, eta edozein teknika erabili daiteke. Aurkeztutako azalak honako testua eraman beharko du: 'Santio Jaiak-Villabona 2022'. Lanak udaleko herritarren arreta bulegoan aurkeztu daitezke, 8:00etatik 14:00etara. Lanarekin batera, sobre itxi bat aurkeztu beharko da, eta bertan parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa jarri behar dira. Lehiaketaren epai-mahaia Santio Jai Batzordea izango da. Lanak aurkezteko epea: ekainaren 8ra arte. Lan irabazleak 400 euroko saria izango du.

Master txapeldunak

Pasa berria den astebururan, maiatzaren 22 eta 23an, Gijonen, Espainiako Master Txapelketa izan zen Danok Danena halterofilia taldeko kideek. Taldeko lau pultsulari izan ziren bertan eta hauek lortutako emaitzak: Emakumezkoak: M 35-55 kilo kategorian, Amaia Blanco Espainiako 2. postua. Gizonezkoak: M 40-102 kilo kategorian, Aitor Tecedor, Espainiako Txapelduna. M 40-67 kilo kategorian, Andrés Rubiños, Espainiako Txapelduna. M 35-61 kilo kategorian, Ekaitz Cortajarena, Espainiako Txapelduna. Ekaitz Cortajarenak Espainiako 5 errekor berri ezarri zituen: Arrancadan 98 kilo, Bi denboratan 118 eta 120 kilo, Total olinpikoan 216 kilo eta 218 kilo.

Pultsulariak gogor aritu ziren lanean eta bikainak izan ziren lortu zituzten emaitzak, etxera dominaz josita etorri ziren eta txapelketa enmarkatzeko modukoa izan zela esan dezakegu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Martxan da Santiotako programaren azala aukeratzeko lehiaketa

Amasa-Villabona: Martxan da Santiotako programaren azala aukeratzeko lehiaketa